Edukira joan

Goierriko Hitza

Legorreta
2008ko abenduak 5, Ostirala

;2008-10-03;Hizketarako lagun bila

Goierri ðð Lazkao eta Ordizian euskararen erabilera bultzatzeko sortutako Mintzalaguna ekimenak aukerak zabaldu nahi izan ditu aurten; hala, Parkelaguna, Plazalaguna eta Hikalaguna ekarri ditu berarekin.

Hizketarako lagun bila

e. gorrotxategi

Euskaraz hitz egiteko lagunak biltzea da mintzalaguna ekimenaren helburua. Euskara ikaslea nahiz irakaslea izan, gehiago nahiz gutxiago jakin, euskara batuan nahiz euskalkian mintzatu, euskaraz jarduteko konpromisoa hartu eta aurrera eramatea da ekimen honetan eskatzen dena. Horren bidez, etxean, kalean eta lagunartean euskara komunikatzeko bide erabilgarria dela erakutsi nahi dute. Goierrin, zeregin horretan, Lazkao eta Ordizia lagun eta lankide izateko bildu dira; elkarlanean dihardute.

Euskara gelatik haratago erabilgarria dela frogatu dute dagoeneko ekimen honetan parte hartu dutenek. Eta bide batez, oraindik parte hartu ez dutenak ere gonbidatu nahi dituzte esperientzia hau bizitzera.

Ikasturte berriarekin batera, mintzalaguna ekimena adarrak zabalduta aurkeztu da: Plazalaguna, Parkelaguna eta Hikalaguna taldeak ekarri ditu berarekin.

Euskarak ez du adin, lagun nahiz herri mugarik, kontu-kontari eta solasean, berriketan eta kalakan, erabilera zabaltzea baitu helburu.

Eskatzen dena; konpromisoa

Astean behin , aurrez zehaztutako ordubete batean euskaraz hitzegiteko konpromisoa hartzea da eskatzen dena. Gerta daitekeen bezala, parkean edota plazan, euskara maila ezberdineko jendea bilduko da, baina hortxe dago kontua eta xarma; konpromiso hori denen artean aurrera eramatea, norberak ahal duena besteei eskainiz; gutxi dakienak pixka bat hori erabiltzea eta ez dakienak ikasten saiatzeko konpromisoa hartzea.

Parkelagunak, plazalagunak eta hikalagunak

Lazkaon nahiz Ordizian, gurasoei zuzendutako berritasuna da hau. Talde naturalak biltzeko asmoa dute antolaketa honekin; parkean edota plazan, haurrak zaintzen ari diren tarte horretan euskaraz mintzazea kuadrilatxoan. Mintzalaguneko modu berean datorren beste aukera bat Hikalaguna da. Euskaldun zaharrak eta berriak hikan jardungo dute astean behin ordubetez elkartzean nahiz mintzalaguneko gainerako ekintzetan.

Plan hauek helburu garbiak dituzte; euskaraz hitz egiteko ohitura hartzea erraztasunik ez dutenek daukatenen babesean, plaza nahiz parkeetako giroa euskalduntzea, gutxi dakienak zertxobait ikastea eta ezer ez dakienak berriz, ikaten hastea edota hasteko grina piztea. Gurasoak haurren eredu direla kontuan hartuta, horixe dute beste asmoetako bat; gurasoak lagunartean euskaraz ari direla ikusita, eurak ere ikastolaz kanpo euskaraz jarduteko ohiturari heltzea.

Astean ordubeteko hitzorduaz gain, bestelako egitaraua ere prestatzen dute eta hurrengo hitzordua urriaren 24an izango dute; Ordizian Euskaraz bai astearen barruan kantu -jira eta kantu-afaria izango baita.

Agenda

Musika

KONTZERTUAK
ORDIZIA, ORDIZIAKO GAZTETXEAN - 2008-12-05

Ikastaroa

Altzari zaharberritze,egur taila eta egur pintaketa ikastaroak
GABIRIA, Gabirian,Amalur tailerrean - 2008-10-14

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.