Edukira joan

Goierriko Hitza

Legorreta
2008ko abenduak 5, Ostirala

;2008-10-01;EPAIKETA. ´Ertzainen jazarpena» salatu duten Goierriko bi gazte epaitu dituzte

«Ertzainen jazarpena» salatu duten Goierriko bi gazte epaitu dituzte

Goierri Puzker baten ondorioz «autoritateari errespetu falta» leporatu diote epaitu duten gazteetako bati.

Alex Areizaga

Atzo goizean AHTren aurkako mobilizazioetan parte hartu duten bi gazte goierritarren kontrako epaiketa egin zuten Tolosan. Gazte hauek «poliziaren aldetik jazarpena» jasaten dutela salatu dute azken egunetan. Bata, urretxuarra, «puzker bat bota izanagatik autoritatearen aurkako errespetu falta» burutu izanaz epaitu dute eta bestea, ordiziarra, gertaera hori eman zenean identifikatzeari uko egin izanaz.

Atzoko epaiketaren aurretik elkarretaratzea egin zuten ehundik gora gaztek Tolosako epaitegi parean, Goierriko hiru ikastetxetan geldialdiak egin ostean. Epaiketa 12:00etan hasi zen eta hasieran sartzen utzi nahi ez bazieten ere, azkenean 10 lagunek epaiketan egon ahal izan zuten, publiko moduan. Bertan gazteetariko batek adierazi zuenez, «puzkerra aitzakia gisa erabili dute ertzainek, gazte multzo baten aurkako jazarpenarekin jarraitzeko».

Fiskalak 30 egunez bakoitzari egunean 6 euroko isuna ezartzeko eskatu zuen; epaia datozen egunetan jakinaraziko dute.

Agenda

Erakusketa

Zeramika
ZUMARRAGA, Zelai Arizti kultur etxea - 2008-12-05

Ikastaroa

Altzari zaharberritze,egur taila eta egur pintaketa ikastaroak
GABIRIA, Gabirian,Amalur tailerrean - 2008-10-14

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.