
Aurki muga jarri behar
Atletismoa Kamel Ziani oriotarrak eta Tabitha Wanbuy keniarrak irabazi dute inoiz izan den Josetxo Imaz Memorial jendetsuena.
iñaki gurrutxaga
Ostiral gauean erabaki zuen Kamel Ziani oriotarrak VII. Josetxo Imaz Memorialean parte hartzea. Iaz probaren errekorra jarri zuen (29:21), eta aurten ez zegoen halako sasoian, eta azken unera arte parte hartu edo ez zalantzan egon zen. Azkenean, etorri eta irabazi. Emakumezkoetan, Tabitha Wanbuy keniarra gailendu zen, baina benetako irabazlea (eta horretan ez dago dudarik) aurtengo lasterketak izan duen partaide kopurua izan da: 1.112 korrikalarik eman zuten izena, eta horietatik 1.049 atera eta ailegatu ziren helmugara. 402 izan dira goierritarrak.
Igande goizean eskola umeak izan ziren Ordiziako Altamira estadioaren inguruak betetzen. Umeak eta haien gurasoak. 400 haur inguru atera ziren korrika (iaz baino 30 gehiago), eta Goierriko korrika saio herrikoienari kolorea jarri zioten.
Miranda eta Sanz
Helduak 11:00etan abiatu ziren, Ordizia, Beasain eta Lazkao lotzen dituzten 10 kilometroak egitera. Segituan nabarmendu zen faboritoen tropela, baina Ziani gorde antzean ibili zen, harik eta Beasaindik Lazkaorako bidea hartu arte. Azken kilometroetan Hicham Ouallak bakarrik eutsi zion oriotarraren erritmoari, eta helmugan bost segundoko aldea egon zen soilik. 30:42ko denbora egin zuen Zianik. Helmugara ailegatu zen lehen goierritarra Ataunen bizi den Xabier Miranda lazkaotarra izan zen, hamabigarren. Ibai Mendia izan zen bigarren goierritarra, eta Iker Zurutuza hirugarrena.
Emakumezkoen proba borrokatua izan zen. Wanbuy keniarra eta Sonia Antolin espainiarra parez-pare iritsi ziren, eta azken esprinean afrikarra izan zen nagusi. Goierriko aurreneko emakumezkoa Ainhoa Sanz urretxuarra izan zen, bigarrena Elena Calvillo beasaindarra eta hirugarrena Naroa Arrieta lazkaotarra.
Boluntarioen lanari eskerrak
Angel Perez Pululu Txindoki-Jaso atletismo taldeko kidea pozik zegoen lasterketaren nondik norakoekin. «Dena ondo atera da. Egia esan behar bada ibilbidea egokia da, azkarra, antolakuntza ona dago, eta jendeak nabaritu egiten du hori. Denek eramaten dute haien saria». Baina hori guztia ibilbidean zehar dauden bidegurutze guztiak ixten aritzen diren ehun boluntarioei esker dela gogoratu zuen. Kezka parte hartzearekin dute. Kopurua mugatu beharko dutela dio, 1.500 partaideetan muga jarri. Korrikalariei txipa jartzea aztertzen ari dira gainera.
HITZA sariaren irabazleak
Aurten aurrenekoz banatu du GOIERRIKO HITZA egunkariak GOIERRIKO HITZA saria lasterketan. Lasterketa bukatu zuten gizon eta emakumezko zaharrenek jaso zuten saria, Paulino Caro eta Antonia Herrojo beasaindarrek.
############
zenbakia
1.049
Korrikalari. Josetxo Imaz VIII. Memorialean parte hartu duten korrikalari kopurua, horietatik 402 goierritarrak. Sekula baino korrikalari gehiagok parte hartu dute aurten. Izena emandakoak 1.112 korrikalari ziren.
sailkapena
Saikapen orokorra
Gizonezkoak.
Izena Denbora
1.Kamel Ziani (Orio) 30:42
2.Hicham Oualla (Bilbo) 30:47
3.A. Merzougui (Katalunia) 31:05
4.Moulond Zoninat (Bilbo) 31:17
5.A.Louajari (Zizur) 31:21
6.Roberto Ruiz (Gasteiz) 31:59
7.Imanol Cruz (Donostia) 32:20
8.G. Sukunza (Lasarte) 32:21
9.Ritxar Fernandez (Oñati) 32:23
10.Toñin Blanco (Gasteiz) 32:25
Emakumezkoak.
Izena Denbora
1.Tabitha Wambui (Kenia) 36:01
2.Sonia Antolin (Burgos) 36:03
3.Raquel Llanas (Gasteiz) 36:09
4.Rosi Talavera (Hendaia) 37:35
5.Ainhoa Sanz (Urretxu) 37:56
6.Emily Lobsenz (Donostia) 38:15
7.C. Behobide (Hondarr.) 38:17
8.A. Ostolaza (Donostia) 39:43
9.Elena Calvillo (Beasain) 39:56
10.Amaia Arana (Donostia) 40:01
Goierritarrak
Gizonezkoak.
Izena Denbora
12.Xabier Miranda (Ataun) 32:48
20.Ibai Mendia (Lazkao) 34:04
26.Iker Zurutuza (Idiazabal) 34:27
27.F. Monasterio (Altzaga) 34:27
28. Carlos Garijo (Beasain) 34:28
29.Tasio Gomez (Zumarr.) 34:30
30. Sergio Serrano (Idiaz.) 34:30
31.Jon Azpiazu (Zumarr.) 34:32
35.Joxi Garmendia (Ordiz.) 34:52
38.Gari Laskurain (Legazpi) 34:55
Emakumezkoak.
Izena Denbora
132.Ainhoa Sanz (Urretxu) 37:56
251.Elena Calvillo (Beasain) 39:56
376.Naroa Arrieta (Lazkao) 41:55
393.Utzi Arrondo (Ordizia) 42:09
436.R. Aperribai (Legazpi) 42:53
578.Amaia Lekuona (Laz.) 45:10
616.Pilar Maiza (Beasain) 45:39
631.Arantxa Arano (Seg.) 45:58
633.J. Gaztañaga (Ordizia) 45:59
730.M.K. Olano (Ordizia) 47:59
@Argazkiak. Josetxo Imaz VIII. Memorialeko argazkiak ikusi nahi badituzu, sartu Goierriko Hitzaren webgunera:
www.goierrikohitza.info
############
Festak
San Nikolas erronda
LEGAZPI, Kaleetan zehar - 2008-12-05
Antzerkia
'Sommer jaunaren istorioa'
ZUMARRAGA, Zelai Arizti aretoa - 2008-12-05
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.