Edukira joan

Goierriko Hitza

Legorreta
2008ko abenduak 5, Ostirala

;2008-09-30;FESTAK. Agurtu dituzte San Migel jaiak ere

Agurtu dituzte San Migel jaiak ere

Festak San Migel jaiei igandean eman zieten bukaera Idiazabalgo Urtsuaran auzoan eta Altzagan, Gaintzan eta Lazkaon berriz, atzo.

estitxu imaz

San Migel jaiei patroiaren egun handia ospatuz eman zioten bukaera atzo Altzagan, Gaintzan eta Lazkaon.

Gaintzan mezarekin eman zioten hasiera atzorako antolatutako egitarauari. Mezatik irtendakoan Zinkunegi anaien trikiti saioarekin gozatu ahal izan zuten bertaratutakoek. Gaintzan zebilen jendearen gehiengoa heldua zen, astelehena izanda gainerakoak lanean ari baitziren ordu horretan.

14:30ean Oteñe jatetxean bildu ziren gaintzarrak herri bazkaria egiteko eta ondoren bertakoentzako Toka Lehiaketari ekin zioten.

Altzagan ere antzeko ekitaldiak zituzten antolatuta atzo eguerdirako. Meza nagusiaren ondoren herri bazkaria egin zuten Artea elkartean. 40 bat lagun bildu ziren bertan. Horien artean ziren Gari eta Pello trikitilariak eta Zubeldia eta Urdangarin bertsolariak ere. Bazkal ondorengo giroa jartzeaz eurak arduratu ziren. Arratsaldeko bostetan haurrei askaria zerbitzatu zieten. Eta ondoren herri mailako ginkana eta Toka Txapelketa egin zituzten.

Lazkaon herriko jai nagusiak ez izan arren, ekitaldi ugari antolatzen dituzte San Migeletan eta atzokoa ez zen salbuespena izan. Goizeko hamaikak eta erdietan haurrentzako parkea ireki zuten. Puzgarriak, eskuekin gurpilak mugituz ur gainean zebiltzan ontzi txikiak, goming-a eta beste zenbait joku zeuden jarrita plazan. Ederki pasatu zuten bertako haur eta gaztetxoek, guraso eta aiton-amonak begira zituzten bitartean.

Igandean festen bukaera

Urtsuaranen igandean eman zioten bukaera festei. Eguerdi partean herri kirol lehia egin zuten. Urtsuarango taldeak Idiazabalgoaren aurka neurtu zituen indarrak. Iaz bertakoek irabazi zuten eta aurten berriz Idiazabalgoek. Datorren urtean berdinketa apurtzeko beste lehia bat antolatu beharko dutela zioten guztiek irribarrez. Giro ezin hobea jarri zuten guztiek. Herri bazkaria eta Toka Lehiaketa ere egin zituzten gero.

Agenda

Erakusketa

Zeramika
ZUMARRAGA, Zelai Arizti kultur etxea - 2008-12-05

Lehiaketa

Postal eta idazlan lehiaketa
ORDIZIA, Ordiziako Urdaneta ikastetxean eta Jakintza ikastolan - 2008-11-18

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.