
Pilotalekua itxuraz eta kolorez biziberrituta topatu dute herritarrek
Legorreta Igandean inauguratu zuten; pilota eskolaren aurkezpena eta profesionalen arteko partidak izan ziren.
eneritz gorrotxategi
Herritar ugari gerturatu zen igande eguerdian ospatu zen frontoiaren inaugurazio ekitaldira. Inguratutako jendearentzat txiki geratu zen pilotalekua; tartean pilotari profesionalak ikusteko tokia izatearen aldeko apustua egin eta mezetara joan gabe geratu zenik ere izan baitzen. Eguraldia lagun eta herritarren parte-hartzearekin batera, goiz polita izan zen San Migel bezperan.
Berrikuntza lanak bukatuta, itxura berriarekin ikus daiteke pilotalekua; hormek berde kolorea hartu dute eta burniak berriz granate kolorez margtu dituzte. Kolorearena ordea, ez da izan aldaketa bakarra, zorua ere aldatu baitzaio. «Lehen brea zegoen eta orain hiru milimetrotako erretxin geruza bat iipini da. Jokatzeko lehengoa baino zoru hobea da, eta pilotariak ere oso gustura geratu ziren» dio Iñaki Oiarbide Legorretako alkateak.
Profesionalak eta haurrak
Egitarauko izar nagusietako batzuk pilotari profesionalak izan baziren ere, herriko pilota eskolaren aurkezpenak ere aurreko eguneko eta aurrerretiazko urduritasun une ugari baretu zituen. Txuriz jantzita agertu ziren bertaratutakoen aurrera pilota eskolan izena eman duten 19 umeak eta euren entrenatzaileak: Iñaki Agirre, Unai Garmendia eta Joseba Artola. Unai Garmendia legorretarrak orain gutxi egin du profesionaletarako jauzia eta bere erakustaldiaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Antxiarekin osatu zuen bikotea baina Nagorek eta Altunak mendean hartu zituzten 20-22ko emaitzarekin.
Martinez de Irujo eta Laskurainek berriz, tanto baten aldeaz garaitu zituzten Gonzalez eta Pascual (22-21).
Sagardoa eta txorizoa
Goizean zehar, jendearen aho gozagarri gisara txorizoa eta sagardoa banatu ziren. Prestatzeko zituzten 44kiloak bukatu egin zituzten eta txorizoari bultza egiteko berriz, 120 sagardo botila hustu zituzten.
Eskertza Arsenio Perezi
Frontoiaren inaugurazio ekitaldia ordea, eskerrak emateko ere baliatu zuten. Berriztapen lanek eskatutako gastu guztiak Arsenio Perezek ordaindu ditu. Hasiera batean 93.150 euroko aurrekontua zegoen eta ezustean beste 7.000 euroko gastua ere sortu zitzaien . Guzti-guztia hartu du enpresariak bere gain. Hori eskertzeko, pilota eskolako haurrek oroigarri bat eskaini zioten. Bai herritarrak eta bai Arsenio bera ere pozik geratu dira egindako lanarekin.
Erakusketa
Zeramika
ZUMARRAGA, Zelai Arizti kultur etxea - 2008-12-05
Lehiaketa
Postal eta idazlan lehiaketa
ORDIZIA, Ordiziako Urdaneta ikastetxean eta Jakintza ikastolan - 2008-11-18
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.