Edukira joan

Goierriko Hitza

Legorreta
2008ko abuztuak 28, Osteguna

;2008-06-28;KULTURA. Sustraiez Blai jaialdia girotzeko ekitaldiak izango dira egun osoan

Sustraiez Blai jaialdia girotzeko ekitaldiak izango dira egun osoan

Legorreta Herriko taldeek antolatu dute gaurko egitaraua; gazteen bazkaria, txaranga eta sardina jana izango dira.

a. apalategi

Gaur gaueko 22:00etan hasiko da Sustraiez Blai munduko musiken jaialdia Legorretan. FunDaMental, Gose, Fanfare Vagabontu eta Saioa izango dira Harripila kiroldegian. Ekitaldia girotzeko, ordea, egun osoan zehar izango dira festa giroko ekitaldiak aurrez. Jaialdiarekin bat egin nahian herriko taldeak eta elkarteak arduratu dira egitaraua antolatzeaz.

Eguerdiko 12:00etan hasita Gaztetxeak antolatu duen pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte. 15:00etan, berriz, II. Gazte Olinpiadetan parte hartu dutenen artean bazkaria egingo dute Bilkoin elkartean. Bazkalondoan Tolosako Bonberoenea txarangarekin jarraituko du festa giroak.

Gazte Asanbladak ez ezik, Ugaro ikastetxeko Guraso Elkarteak ere bat egin du festarekin, eta iluntzeko 19:30erako sagardo dastaketa eta sardina jana antolatu dituzte herritar guztientzat. Azkenik, Bilkoin elkarteak ere parte hartu nahi izan du, eta bera arduratuko da jaialdian joko duten musikariei afaria emateaz.

Garraio publikoa

Sustraiez Blai jaialdiko antolatzaileek garraio publikoa erabiltzeko deia egin dute. Hala, ohiko tren zerbitzuaz gain, autobusak ere izango dira. Goizeko bostetan eta seietan doako zerbitzua izango da Ordizia, Beasain eta Lazkaora.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.