
2008-01-02 | 11:24:36
Unai Garmendia pilotari profesional bihurtuko da gaur
Frontis enpresarekin bi urterako kontratua sinatuko du legorretarrak
Goierrik beste pilotari profesional bat izango du gaurtik aurrera: Unai Garmendia legorretarra. Bi urterako kontratua gaur sinatuko du Garmendiak Frontis enpresarekin, eta urtarrilaren 13an egingo du debuta Amezketan.
2007-12-28 | 12:30:19
Bi gazte atxilotu dituzte Legorretan, klub bateko atezainari eraso egiteagatik
Atzo gauean izan zen gertaera; ordiziarrak dira bi atxilotuak
Legorretako klub bateko atezainari burdinezko katearekin eta barra batekin eraso egitea leporatuta bi gazte atxilotu zituen atzo gaueko 21:00ak aldera Ertzaintzak. Alterneko klubeko atezaina jo zutela eta ondoren bertaratu ziren ertzainei ere eraso egin zietela argitu du Herrizaingo Sailak. 21 eta 23 urteko bi gazte atxilotu dituzte.
2007-10-31 | 18:27:28
AHTaz aurreneko bilera egin dute Garraio Sailburuak eta Legorretako alkateak
Iņaki Oiarbide alkateak "informazio falta" duela esan dio Lopez de Gereņuri
Gaur bildu dira aurreneko aldiz Nuria Lopez de Gereņu Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburua eta Iņaki Oiarbide Legorretako alkatea. AHTak Legorretan izango duen eragina eta obren inguruan Garraio Sailak proposatu dituen hainbat aldaketa izan dituzte hizpide. Lopez de Gereņuk, Euskal Ya eraikitzen den bitartean, obretarako bide alternatibo bat egitea proposatu du, aurreko Udalak egindako eskaerari erantzunez. Iņaki Oiarbide alkateak berriz, gaiaren inguruan duten "informazio falta" salatu nahi izan du, eta hala jakinarazi dio Garraio Sailburuari. "Proposamenak egin dizkigute, baina guk informazio falta dugula esan diegu, batez ere lanengatik kaltetutako herritarren eta desjabetzen inguruan".
2007-10-30 | 16:24:43
Kamioi baten istripuak auto ilarak sortu ditu Legorreta eta Ordizia artean
Autoak garraiatzeko kamioiak guraizearena egin du Legorretako gasolindegi parean, N-1en, Donostiarantz
Gaur arratsaldeko lehen orduan N-1 errepidean izan den kamioi istripuaren eraginak oraindik (16:20) sumatzen dira Legorreta eta Ordizia artean, Donostiarako norabidean. Autoak garraiatzeko kamioi batek guraizearena egin du eta errepide ertzean geratu da kolpea hartuta, Legorretako gasolindegiaren parean. Errei bat itxita dago, eta 16:00ak aldera hasi dira neurri handiko garabiak ibilgailu kaltetuak erretiratzen.
2007-09-18 | 19:45:13
EAJk salatu du Legorretako alkateak soldata 15 aldiz handiagoa jarri duela
EAE-ANVren alkatetzarako gastuak eta aholkulari baten kontratazioa kritikatu ditu
Legorretako alkateak aurreko legegintzaldian izendatuta zegoena baino 15 aldiz soldata handiagoa izango duela salatu du EAJk. Ohar batean adierazten denez, gaur egungo alkateak (EAE-ANVkoa) hilean 1.478 euroko soldata izango du, egunean lau orduko lanaldiagatik. Aurreko alkateak (EAJkoa) hilean 210 euro jasotzen zituela zehaztu du alderdi jeltzaleak. Horrez gain, aholkulari baten kontratazioa "atzamarrez" egingo balitz epaitegietara jotzeko asmoa agertu du EAJk.
2006-12-29 | 13:46:50
Hiru zakarrontzi erre dituzte bart gauean Legorretan
Udalak gertaera salatu eta herritarren laguntza eskatu du gertatutakoa argitzeko
Legorretako Udaletik jakinarazi dutenez, bart gauean hiru zakarrontzi erre dituzte herriko kale nagusian. Gertaera salatzeaz gain, Udalak herritarren laguntza eskatu du, gertatutakoa argitzeko. Goizaldeko 02:30ak inguruan izan da gertaera. Hiru zakarrontzi erre dituzte, eta baita inguruko argiterian hainbat kalte eragin ere. Inork ez du kalte fisikorik jasan.
2006-06-17 | 15:52:13
Xabier Mirandak irabazi du Legorretako kros herrikoia
Emakumeetan, Rakel Aperribai izan da azkarrena
Corpus eguneko kros herrikoia ospatu dute gaur goizean Legorretan. Guztira, 125 lasterkarik parte hartu dute. Gizonezkoetan, Xabier Miranda izan da azkarrena, 23.59ko denborarekin. Gainera, Legorretako kroseko marka 3 segundutan hobetzea lortu du Mirandak. Emakumezkoetan, berriz, Rakel Aperribai izan da onena, bigarren emakumeari minutu eta erditik gorako aldea aterata.
2006-03-16 | 11:20:58
Leherketa batek kalte handiak eragin ditu bart Legorretako etxe batean
Antza denez galdara batek egin zuen eztanda, gaueko 22:15 inguruan
Atzo gaueko 22:15ean sutea piztu zen Legorretako eraikin batean. Ordu horretan leherketa baten eztanda entzun zen, eta sugar handiak atera ziren berehala, trenbidearen alboko etxebizitza bloke batean. Lehen aztarnen arabera, galdara bat izan zen leherketaren sorburua.
Musika
Drindots taldea
LAZKAO, Lazkaoko plazan - 2008-07-23
Festak
Santa Ana jaietako egitaraua
ORDIZIA, Ordizianko Gaztetxean eta Txosna gunean - 2008-07-18
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.