Edukira joan

Goierriko Hitza

Legorreta
2008ko urriak 6, Astelehena

2008-06-12 | 13:03:37

Hirigintza

Legorretako hirigintza arau berriak aurkeztu dituzte herritarren aurrean

Etxebizitza berriak egiteko proiektuak eta papertegiaren etorkizunaz hitz egin zuten atzo herri antzokian

Ehun herritar inguru bildu ziren atzo Legorretako herri zineman, hirigintza arauen testu berria bertatik bertara ezagutzeko asmoz. Iñaki Oiarbide alkateak eta Toledo taldeko teknikariek, arauak berritzeko prozesua azaldu eta arlokako xehetasunak eman zituzten. Besteak beste, etxebizitza berriak egiteko aukera eta industriaguneen etorkizunaz hitz egin zuten aurkezpen ekitaldian.

"Herritarren partehartzean" oinarritutako bederatzi hilabeteko prozesua izan da. Hauteskundeen ondoren, udala aldatu zenean, aurretik zegoen hirigintza arauen testua baztertu eta berria egitea erabaki zuten, lehengoak arazo ugari izan baitzituen uholdeen prebentziorako arauekin. Hala, meandro guneko proiektuak gelditzea erabaki dute. Honen ordez, beste etxebizitza proiektu batzuk egiteko aukera zehazten da testuan. Zerreria inguruan egingo diren 24 etxebizitza tasatuak edota Elizondon eraikiko direnak horren adibide.

Bestalde, Legorretako paper fabrikarekin zer gertatuko den ere azaldu zuten atzo. Tolosako Amaroz enpresak bertara etortzeko asmoa du, baina hainbat baldintza jarri zaizkio. Bospasei urteko epean, erreka aldeko eraikina bota egin beharko dute, eta errepidea erreka aldera gerturatuko da, «ingurua txukunduz». Hau guztia zehazteko, arauen aldaketa bat tramitatu dute, eta Udalaren eta Amaroz enpresaren arteko akordioa bihar sinatzea espero dute.

Tren geltokia ere lekuz aldatuko dute, lehengoa herritik hurrun eta erabat zaharkituta dagoelako. Geltoki berria, eskolaren atzeko lursailetan eraikiko dute.

 

 

Jasotako erantzunak:

35

2008-10-01

Telefonikako kabinan onduan zein bizi ote?

34

2008-09-29

Enian uste aurreko alkateaz hain gaizki hitz egingo huenik, denok zekiau 18 urtetatik udaletxean zeokela ta irabazi dituen diruak PNV lan politikan irabazi dituela baiño etzak ba hain garbi idatzi.

33

2008-09-24

"udaletxera joan nintzen, xentimorik gabe, handik etorri nintzen maitia, bost miloien jabe, txin-txin, txin-txin, diruaren hotsa, harexek ematen dit maitia bihotzian poxa" entzuten omen da telefonikako kabinara hurbilduz gero.

32

2008-09-10

uda bukau dek eta hemen gaittuk berrio ere. Aittuiat normak geldiuta zeudekela eta gazteontzak pisuak aidean, hala otea?

31

MONO-FASIKOA | 2008-07-22

Leortan gertatzen aidana ez dek trifasikoa MONOfasikoa baizik. Dimisioak orain !!

30

2008-07-15

Ta ze esateik GaztePikuk Beoztegiko pixu zoragarriengatik? Ixildu? Hau duk hau morrontza.

29

TARTA-LO | 2008-07-14

Ez hadi geratu udalak emandako informazio ofizialarekin, ez orain ez lehen eta heure kasa konproba ezak, egiatzat jotzen diren hainbat gai, ez direla hain egi borobilak. PNVk ez zian adosatuak proposatzen Beroztegirako, pisu gutxi batzu baizik. 24 tasatuak proposatzen dituen ANVk azaldu beharko du, gazteen izenean Norma Subsidiarioetan proposatzen diren etxe tasatu bakarrak zergatik dauden Beroztegin eta ez herrian bertan; zergatik diren tasatuak eta ez Babes Ofizialekoak eta "onuradun" liratekeen gazteak, zenbat miloi gehiago ordaindu behar duten pisu bakoitzeko, udalak bere aurrekontuetatik egin beharreko Leortzarreko bidea, pisu hauen kontura egin nahi duelako. Horixek dituk egin beharreko galderak eta ez, jarritu arren "balones fuera" taktikarekin.

28

tartalo | 2008-07-13

Hobena PNV k proposatu zizkian arauak onartzea izango litzateke horrela herriko gazteek berostegira joan beharrik (edo joateko aukerarik) ez lukete izango, dozena adosatu egingo liratezke.

27

TOKIGOXOrentzat | 2008-07-09

ez duk ez arrazoi faltarik hutsik dauden pisuak alkilerrean jartzeko eskabidearekin: alkatearen aitak badik bat mediku kontsulta gainean, alkateordeak bere etxeko bigarren soilaru ere hutsik dik; beste zinegotzi batek bere baserria ere hutsik, etb. udaletxekoak has daitezela eredua ematen eta orduan besteei erreklamatu !

26

Aule | 2008-07-05

Barkatu baño ez dao Txape ona ingodunik.

25

PATRIKA | 2008-07-03

Bazeok gaztelerazko esaera bat "ya vendrá otro, que te hará bueno" eta kasu honetan ere aplikatzeko moduko esaera duk, Txaperen formak oso egokiak ez omen ziren baina gutxienez, hark ez zian, hauetako batzuk egiten dien bezala, bere patrikarako lanegiten.

24

Tokigoxo | 2008-07-01

Beste kontu bat, ea alkilerra indartzen dan, PNVk dirua oparitzen omen dik hontako ta, 40000 euro udalari etxe bakoitzatik. Diputazioak beste gauzetako beti debekau egin izan dik baina. (Zerriak... ezin omen da esan baina pentsau eiten diat) Herritarrak animau ta jarri alkilerrean zuen bigarren edo hirugarren pisua, bazue garaie, etxea alperrik eta herrian lurrik ez...

23

2008-07-01

Ez nekin herri honeten lurrak dohainik saltzen hituala, Gipuzkoako herri pobreena horregatik izango ote da. Saldu baino oparitu egin dituztelako, ezta ala?. Etxe ugari egin die herri honetan, baina palazio tankerakoak, noski orain tokirik ez gehiagontzako.

22

2008-06-28

Ezin diagu ixilik geau. Gazteok ez diau Beoztein bizi nahi.

21

2008-06-27

Nere gurasoek erakutsi zidaten, albokoari norberak berarentzat nahi ez zuena ez desiatzeko. Udaletxean daudenetatik, nork joan nahi du Beroztegira bizitzera? Beroztegikoa hain aukera ona bada gazteontzat, lasai izan zaitezte udalkideak, gazteok prest gaude sakrifikatzeko eta pena haundirekin bada ere, berehala joango gara Elizondora.

20

KALIMERO | 2008-06-27

Zergatik ez dira etxe babestuak egin Elizondon? Zergatik joan behar dugu herriko gazteok hain urruti etxe egokiak eskuratzeko? Eman den irtenbideak ez al du etxebizitzen alorrean nolabaiteko monopolioa erakartzen Elizondoko jabeentzat? Galdera asko eta erantzun gutxi eta, okerrena, gazteentzako bat bera ere ez.

19

MASKARADA amaitu da | 2008-06-26

Normen prozesuak gauza onak ere baditu; gure mendi auzoetan egin nahi ziren etxeak ezabtu egin dira naturguneak babestuz; AHTren ibilbidea ere ezabatu egin da obra txikitzaileari ahalik eta oztopo gehien jarriz; gazteontzako etxebizitza merke edo tasatuak eraikiko dira nahiz eta zentruan ez izan; zinema ez da botako, Ontzaurrean polikiroldegi berria aurreikusten da; Arizpeko bariantea ere ezabatu egin da asfalto eta porlan gehiegikerizko dinamikari muzin eginez, ... Beraz, baditu bai Norma berriak bere alde onak.

18

guadalupe | 2008-06-25

Aurrenik, esan, Txaperen lanen eta jokaeren guztiz kontrakoa naizela. Edo nintzela... Iñaki alkate aukeratu genuen egun hura oraindik ere gogoan dut, era berri baten hasiera, esaten genuen orduan Olason. Baina nik alkate baino txontxongilo moduan ikusten dut orain. Tolosako jaialdirako ea prestatzen duten antzezlanen bat. Esteban zuri eta zazpi ipotxak...?

17

Lotsagarria | 2008-06-25

PNVren palazioak hainbeste eman dizue eta orain, gazteok mutu eta umezurtz, Elizondoko palazioa ikustean. Aurrekoak gauzak egin egiten zituen, agian formak gehiegi zaindu gabe baina egin eta gauk dakigula behintzat, bere patrikan ezer sartu gabe eta bere onura pertsonalerako lan egin gabe. Oraingook, sartu eta egindako lehen gauza, beren terrenoetako berkalifikazioa eta aberastu. Lotsagarria.

16

2008-06-25

Jendea urduri jartzen hasia da. Elizondo ondoko bizilagunak haserre gainera datozkien eraikuntza erraldoiarengatik; gazteak zeharo kezkatuta depuradoraren parera bizitzera joan nahi ez dutelako; ... Aurrekoa ez huan oso ona baina oraingo honek, marka guztiak apurtukoizkik.

15

2008-06-24

Ai ama! zenbat ezizen asmatu leizken pertsona bakarrak... Eztakitena da oaindik nola ez don txape ezizena ebali...

14

plast | 2008-06-21

Dudarik gabe, zakur guztiek arkakusoak... ez zuriak soilik, denek baizik. Zein aberastu ote da bada? jakinguran geratzen naiz... alde egiteko gogoa ematen du behintzat egoerak.

13

bentzeno | 2008-06-21

Ai zein merkea den besteen gainetik hitzegitea. Jakingo bazenituzte zenbat trapu zar dauden PNVren oinetan... obretatik hasita, lur salerosketak, etxeak eta berrikuntzak, palazioak, karreterak, zubia, depuradora, ur zerbitzuak... Txikikeritan zabiltzate ANVrenak aireatzen. Diruz aberastu direnak asko dira, herriari mesede egiten diotelakoan... Halare galdetu aurrena, etxerik egiteko beste aukerarik ba ote den. Edo Txapek agindutako beste palazio hoien zain zaudete oraindik. Tira, tira. Betiko txepelkeritan zabiltzate, batak besteari irainka, kontu izan legorretar askok, herritik ospa egin behar izan gendula, gu derrigorturik zuek akaso ez baina...

12

Plast | 2008-06-20

Batenbatek esan duen moduan, zer esango ote zen GORRIBERRIn egindakoa aurreko alkateak egin izan balu!! Poztekoa da, denborak arrazoia ematea. Esteban, Esteban...

11

2008-06-20

Non daude gazteak depuradorako pisuak defendatzeko? Neri ez zait gaizki iruditzen. Elizondoko terrenoetan egin daitekeena lur jabeei dagokie eta ez beste inori.

10

EZKOR | 2008-06-19

Gai honi kiratsa dario eta ez depuradorarena, udaleko goi karguek beren lursailetan hainbesteko etxeak egiteko sustatu nahi duten Arauena. Eskuin zein ezkerrekoak eginik, Legorretan egin nahi dena, korrupzioa eta faboritismoa da

9

EZUSTEKOrik EZ | 2008-06-18

neu ez naiz ezker abertzalekoa, abstentzionista baizik. Hala ere, ez nau ezustean harrapatu ANVk Elizondoko lursailean egin nahi duena. Hori bai, ezusteko galanta izan da niretzat Beroztegi auzoko, are gehiago, depuradora parean egin behar diren etxeibizitzak justifikatzerakoan, gazteon aitzakia erabiltzean. Legorretako gazteok ez al dugu leku hoberik merezi?

8

ezker abertzaleko kidea | 2008-06-18

Benetan tristea da Legorretan gertatzen ari dena eta militante bezala min ematen dit. Urteak aurreko udalaren jokaera salatuz, eta orain gutxiena espero nuenean eta gutxiena espero nuenengaitik zast.

7

PIKU ALAI | 2008-06-17

Izen propiorik aipatu gabe ere, herri osoa jakitun da gure herrian zer ari den gertatzen. 12 etxebizitza zihoazen terrenoetan orain 24 doaz eta kasulitatez, edo hobeto esanda ANVko ezkertiarrei esker, 24 etxe hauek alkateordearen terrenotan. Ez da harritzekoa ANVri botua eman zutenen artean haserrea piztea, egindakoa nabarmenegia izan baita. Hori bai, hirigintzako batzordean ANVko ordezkariak, zuzenak eta indirektuak, IXILIK. ANVri botua emandako ezkerzaleak, IXILIK eta hauteskunde garaian, gaztepikua mobilizatu zuten gazte batzuk (gazteen etxebizitzak herritik kilometro batetara egingo direla ikusi arren), IXILIK. Hori duk, disziplina !!

6

Administratzailea | 2008-06-17

Mezuak ezabatuak, arauak ez errespetatzeagatik. Anonimoki idatzitako iritzietan beste inoren izen-abizenak ezin dira dira eman. Norberak bere identitatea adierazten ez duen kasuetan, ezabatu egingo dira.

5

BLOGZALE | 2008-06-17

"C´est la vie". Osea, herriko kaxkoan egin behar diren etxe guztiak prezio librekoak eta horietatik ia denak alkateordearen terrenotan. Aldiz, gazteentzako etxe tasatuak, herritik kilometro batera eta depuradoran parean. Nola deitzen zaio honi? KAZIKADA

4

GORRIBERRIzale | 2008-06-16

Pena bat duk GORRIBERRIkoak udalean egotea, oraingo udalak etxebizitzekin egin behar duena TXAPEk egin izan balu, far ugari egingo baitgenu beren okurrentziekin eta argazki jokuekin. Pena bat da beren ikuspuntu ozpintsu gabe eta udalari kontrapunto egingo dion ikuspunturik gabe geratzea. Alderdikeriak eta alderdietako disziplinak hori exijitzen du eta GAZTEBERRIkoak, esteban egin duenaren kontra egon arren, ixilik egon behar eta gainera, gustora azaldu behar, beren gazteei Beroztegiko dpeuradoraren pare-parean bizitzeko aukera eskeintzean. Hamaika ikusteko jaioak gara !!

3

EUP | 2008-06-12

Kontua da, parte bat onartzeak, bestea ere badakarrela, alegia, zuk diozun bezela, PNVko jendea batzordearen bileretara joan izan balitz, ez litzateke alde batekoen iritzia bakarrik jasoko.

2

BLOGZALE | 2008-06-12

Arrazoia duzu parte batean; deialdi irekie egin zenez DENOK izan genuen aukera joateko eta banaka batzuek soilik egin zuten. Hala ere, ez didazu ukatuko, dagoen jendea ikusita, estrategia garbia eraman dela eta alkateak iragarri zuen "kontrola", PNVren orrian esaten zenez, lortu egin dutela.

1

EUP | 2008-06-12

Nik dakidala deialdi irekia egin zen bere garaian, nahi zuten herritarrek batzordean parte hartzeko. Zu joan al zara inoiz bileretara? Nola "bereganatzen" da komisio bat? Izatekotan, parte hartu ez dutenek izango dute kulpa, ta ez bileretara joan direnek. Ta beste gauza bat, zure izena eman gabe beste batzuetaz geizki esaka aritzea ez da oso zuzena.

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Legorretako hirigintza arau berriak aurkeztu dituzte herritarren aurrean

Toledo taldeko teknikariak eta alkatea, atzo.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.