
2008-04-03 | 13:49:45
Legorretako AAMren testua
Patxi Otaegi, euskal iheslari politiko Legorretarra, 87 urterekin hil da pasa den Igandean Saran, bizi osoa euskal herri aske eta justuago baten alde borrokan eman eta gero.
Patxik, milaka euskal herritarrek bezala, estatuen errepresioarengandik ihesi, bere herritik alde egin behar izan zuen duela 27 urte. Gatazka politikoaren ondorioz egin behar izan zuen alde. Patxi euskal iheslari politikoen kolektiboko kide izan da bere heriotzaren egunera arte.
Kolektibo honetako kideek azken hamarkadetan estatuen jazarpena eta pertsekuzioa jasan behar izan dute: Gerra zikina, talde paramilitarrak, frantziar gobernuaren iheslarien aurkako gurutzadak, paperen ukatzeak, atxilotze agindu sistematikoak, presondegiratzeak, extradizioak, deportazioak, espultsioak, euro aginduak, espainiar poliziaren eskuetan utzi eta tortura jasangaitzenak bizi beharren beldurra, mehatxuak, konfinamenduak…
Iheslarien aurkako jazarpen guzti hori, estatuen erabaki politikoen ondorioz ematen da: Euskal Herriak estatuekin bizi duten gatazka politikoari, errepresioa, zapalkuntza eta eskubideen ukazioarekin erantzuten baitiote; gerrara kondenatzen baitute behin eta berriz euskal herria, dagozkion eskubideak aintzat hartu beharrean.
Guzti horrek iheslariak egoera zailean bizitzera eramaten ditu, babes legalik gabe, lana bilatzeko zailtasunekin, osasun asistentzia murritzarekin… Baina, euskal iheslari politikoek beti topatu dute elkartasuna eta babesa munduko txoko guztietan, eta egoera ankerrenetan egonda ere aurrera egiten jarraitzen dute gaurko egunez ere.
Guzti horren aurrean, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak euskal iheslari politikoek euskal herrian eta aske bizitzeko duten eskubidea aldarrikatzen dugu. Iheslarien eskubideak errespetatuak izan behar dira, Euskal Herriaren eskubideak errespetatuak izan behar duten bezala. Norabide horretan euskal herriak bizi duen salbuespen egorarekin amaitzea exijitzen dugu: aski da atxiloketez, legezkanporatzeez, espetxe politika kriminalaz, torturaz, iheslarien aurkako jazarpenaz, debekuez!
Gure aldetik, egoera honen aurrean, salaketa dinamikak eta errepresaliatuekiko elkartasuna antolatzen jarraituko dugu. Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren lana Espainiako auzitegi nazionalean kriminalizatu nahi duten honetan, konbentzituta baikaude gure lanarekin jarraitzea dela bide bakarra estatuen errepresioari frenoa jarri eta euskal herritarron eskubideak errespetatuak izan daitezen.
Azkenik, jakinarazten dugu omenaldi ekitaldia egingo diogula Patxi Otaegiri Igande honetan (Apirilak 6) Legorretan, eguerdiko 12:30etan herriko plazan, bizi osoa borrokan eman eta gero merezitako azken agurra emateko. Dei bat luzatzen diegu euskal herritarrei bertara gerturatu eta bertan parte hartu dezaten.
Patxi gudari, gogoan zaitugu!
hamahiru | 2008-04-03
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.