
2008-04-03 | 13:47:12
Politika
Legorretako AAMk Patxi Otaegi iheslari politikoa omenduko du igandean
Aste honetan hil da 87 urteko legorretarra, Lapurdin
Hogeita zazpi urte ihesean egin ondoren, aste honetan hil da Patxi Otaegi euskal iheslari politikoa. Jaiotzez beizamarra bazen ere, gazte gaztetatik bizi izan zen Legorretan, eta 'Xestero' ezizenez ezagutzen zuten denek. Legorretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak atzo jakinarazi zuenez, igande eguerdiko 12:30ean, omenaldia egingo diote herriko plazan. Prentsaurreko agerraldian azaldu zutenez, Otaegik "bizi osoa Euskal Herri aske eta justuago baten alde borrokan" eman zuen, eta orain, "merezitako azken agurra" eman nahi diote. AAMk, "kolektibo honetako kideek azken hamarkadetan estatuen jazarpena eta pertsekuzioa" bizi izan dutela salatu zuten, eta "euskal iheslari politikoek Euskal Herrian eta aske bizitzeko duten eskubidea" aldarrikatu zuten.
2008-04-04
eta pnv ze esaten du gizon hauen egoera ikusita, honi inoiz ezioten lagunduko pnvko gendeak hortik atera zeini eman behar zaion bozka ala ez
2008-04-04
batzuk egun bat izaten dira askatzaile eta honak dira, besteak hilabete eta hauek hobeak, besteak urtebate eta hauek ono, baina batzuk bizi osoa eta hauek behar beharrezkoak dira
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Legorretako agerraldia, atzo.
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.