
2008-03-31 | 18:38:11
Politika
Patxi Otaegi iheslari legorretarra hil da
Legorretako iheslariak urte asko zeraman Lapurdin bizitzen
Patxi Otaegi Iturriza Legorretako iheslari politikoa gaur goizean hil da, Askatasunak jakinarazi duenez. Bihotzekoak jota zendu da, eta azkenaldian bere osasun egoerak okerrera egin zuen. 87 urte zituen Otaegik. Beizamakoa (Gipuzkoa) jaiotzez, gaztetan joan zen Legorretara bizitzera. Urte asko zeraman herritik kanpo.
Otaegi Iturriza Beizaman (Gipuzkoa) jaio zen 1921ean. Gaztetan joan zen Legorretara bizitzera, eta saskigile ofizioan jardun zuen; hortik zetorkion herrian ezagutzen zuten Xestero izengoitia.
Elizaren inguruko mugimenduetan hasi zen 1950eko hamarkadan, bereziki Justicia y Paz giza eskubideen aldeko taldean. Justizia sozialarekin kezkatua, ezkerreko herri mugimenduetan hasi zen.
Legorretan ekimen askoren sorreran parte hartu zuen, eskola soziala, San Migel ikastola, Bilkoin elkartea eta jubilatu elkartea tarteko. 1960ko hamarkadaren bukaeran ETAko kide zen.
Legorretako paper fabrikan 1974an burutu ziren greba handien ondorioz atxilotu eta kartzelatu egin zuten.
1981ean ihes egin zuen Ipar Euskal Herrira. Urruņan, Ziburun eta azken urteetan Donibane Lohizunen bizi izan zen.
Otaegiren gorpuaren hil-beila Donibane Lohizuneko tanatorioan egingo dute etzi (asteazkena) 13:00ak arte. Bestetik, asteazkenean Otaegiren aldeko hileta elizkizuna egingo dute Legorretan, San Salbador elizan, 19:00etan.
legorretatik | 2008-03-31
Joan zaiguk xestero gure ondotik. Legorreta eta Euskal Herriaren alde lanean ari garenontzat erreferente ezin hobea. Herriarekin konprometitua (Legorretan egun martxan diren hamaika ekimenen sorreran parte hartua) independentzia eta sozialismoaren alde dena ematen (Atxiloketa, torturak, ihesa... ezagutuz). Zure sakrifizioaz ereindako landarea jada ari da fruituak ematen. Garaipenaren eguna ate joka dugu! Izan zarelako baikara, garelako izango baitira. omenaldirik hoberena garaipena!
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Patxi Otaegi Iturriza, "Xestero".
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.