
2008-01-02 | 11:24:36
Unai Garmendia pilotari profesional bihurtuko da gaur
Frontis enpresarekin bi urterako kontratua sinatuko du legorretarrak
Goierrik beste pilotari profesional bat izango du gaurtik aurrera: Unai Garmendia legorretarra. Bi urterako kontratua gaur sinatuko du Garmendiak Frontis enpresarekin, eta urtarrilaren 13an egingo du debuta Amezketan.
Afizionatutan urte bukaera borobila egin du Garmendiak. Ostiral gauean eliteko pilotarien txapelketan binakako txapela eskuratu zuen Zumarragako Beloki frontoian, Onsalorekin bikotea osatuta Renobales-Lopezi 22 eta 18 irabazi ondoren. Larunbatean kluben arteko Gipuzkoako Txapelketan irabazle suertatu zen Garmendia, Elorberekin batera Zazpi Iturri taldearentzat txapela irabaziz Tolosan.
Gaur egun Aritz Lasa urretxuarra eta Aratz Mendizabal zaldibiarra dira profesionalen artean Goierriko ordezkari bakarrak. Iaz egin zuen Lasak jauzia profesionaletara, eta Mendizabalek 2003an. Hain zuzen, zenbait txapelketa elkarrekin irabaziak dira Lasa eta Garmendia, bikotea osatuz.
Atzelari postuan jokatzen du Unai Garmendiak. 23 urte ditu. 1,90 metro da altu, eta 95 kilo pisuan. Amezketako Zazpi Iturri klubeko kide da legorretarra duela zortzi urtetik. Beasaingo CAF enpresan lan egiten du.
Debuta Amezketan egingo du Unai Garmendiak urtarrilaren 13an, igandearekin.
bartolo | 2008-01-07
zein dek haritz oi, arrapatzen diatenen ...,.... hik e nai badek pelotan hasi esaiak ta uaindik ni bezelako botillerokin axpe-a ailegatuko aiz. P.d.: POTROIK BADAUKEK HASI PELOTAN TA AFIETATU BIXARRA
HARITZ | 2008-01-04
aupa Unai!!!!! hikin gerek. zailena in dek. oain pelotaz disfrutatzea besteik etzaik falta!!! eman eurre!!!! P.d. aupa Bartolo botillero!
2008-01-02
Aupa Unai hik txapelan bat irabaziko dek.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.