
2007-12-28 | 12:30:19
Bi gazte atxilotu dituzte Legorretan, klub bateko atezainari eraso egiteagatik
Atzo gauean izan zen gertaera; ordiziarrak dira bi atxilotuak
Legorretako klub bateko atezainari burdinezko katearekin eta barra batekin eraso egitea leporatuta bi gazte atxilotu zituen atzo gaueko 21:00ak aldera Ertzaintzak. Alterneko klubeko atezaina jo zutela eta ondoren bertaratu ziren ertzainei ere eraso egin zietela argitu du Herrizaingo Sailak. 21 eta 23 urteko bi gazte atxilotu dituzte.
Ustezko erasoa atzo (osteguna) gaueko 21:00etan gertatu zen Legorretan, alterneko klub batean. Atezainaren aurka burdinezko kateak eta ziri metaliko bat erabiliz oldartu ziren bi atxilotuak, Ertzaintzaren arabera. Gertaeraren berri jaso ondoren Ertzaintzaren zenbait patruila joan ziren klubera, eta gazteek ertzainak erasotzen saiatu zirela azaltzen du prentsa oharrak.
21 urteko G.D. eta 23 urteko G.P. atxilotu zituzten tokian bertan, biak Ordizian bizi direnak. Lesio delitua eta agintearen agenteen aurkako eraso saiakera leporatu dizkiete.
Atezainaren osasun egoeraren edo jasandako kalteen berri ez dute argitu.
PATXI | 2007-12-31
Ez zait harritzen Ontza putaetxean horrelako gertakari egon dela irakurtzea, ez da lehenengo aldia eta ez da izango azkeneko aldia horrelako bat gertatzen dela, garbi dago zein den arrazoia, putaetxe hau beste putaetxe asko bezela ez dagoela erabat legalizatuta
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.