Edukira joan

Goierriko Hitza

Legorreta
2008ko urriak 6, Astelehena

2007-09-18 | 19:45:13

Politika

EAJk salatu du Legorretako alkateak soldata 15 aldiz handiagoa jarri duela

EAE-ANVren alkatetzarako gastuak eta aholkulari baten kontratazioa kritikatu ditu

Legorretako alkateak aurreko legegintzaldian izendatuta zegoena baino 15 aldiz soldata handiagoa izango duela salatu du EAJk. Ohar batean adierazten denez, gaur egungo alkateak (EAE-ANVkoa) hilean 1.478 euroko soldata izango du, egunean lau orduko lanaldiagatik. Aurreko alkateak (EAJkoa) hilean 210 euro jasotzen zituela zehaztu du alderdi jeltzaleak. Horrez gain, aholkulari baten kontratazioa "atzamarrez" egingo balitz epaitegietara jotzeko asmoa agertu du EAJk.

EAJren datuen arabera Alkatetzako gastuak 3.103 euro izango dira hileko. Hor sartu ditu alkatearen soldata (1.478 euro) eta aholkulariarena (1.625 euro), "astean bi goizengatik". "Gehiegikeri hutsa da, alkateak hain beharrezkotzat jotzen duen aholkularia Legorretako Udalaren plantilan baitu, udaletxeko idazkariaren pertsonarengan", dio EAJk oharrean. Horrez gain, Bergaran emandako prentsaurrekoan EAE-ANVk adierazi zuenaren kontrakoa dela dio Legorretako kasua, orduan alderdi horretako kargu publikoen soldatak jaistea zela ekinbide politikoa esan zutela gogoratuz.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.