Edukira joan

Goierriko Hitza

Legorreta
2008ko abuztuak 28, Osteguna

2006-03-16 | 11:20:58

ISTRIPUA

Leherketa batek kalte handiak eragin ditu bart Legorretako etxe batean

Antza denez galdara batek egin zuen eztanda, gaueko 22:15 inguruan

Atzo gaueko 22:15ean sutea piztu zen Legorretako eraikin batean. Ordu horretan leherketa baten eztanda entzun zen, eta sugar handiak atera ziren berehala, trenbidearen alboko etxebizitza bloke batean. Lehen aztarnen arabera, galdara bat izan zen leherketaren sorburua.

Etxe barneko leherketaren ondoren sutea piztu zen. Ordiziako suhiltzaile parkeko hiru kamioi bertaratu ziren, eta ordubeteren buruan sua erabat itzalita zegoen.
Etxe-blokeak lau etxebizitza ditu. Kalte handiak sorrarazi zituen ezbeharrak, Ertzaintzaren arabera. Gaua etxetik kanpo igaro behar izan dute bizilagunek.
Anbulantzia ere gertaeren lekura joan zen, baina ez zuten zauriturik hartu behar izan.

 

 

Jasotako erantzunak:

Leherketa batek kalte handiak eragin ditu bart Legorretako etxe batean

Legorretako etxebizitza blokea, bart hamaiketan, suhiltzaileak sua itzaltzen ari zirenean.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.