Edukira joan

Goierriko Hitza

Legorreta
2008ko abuztuak 28, Osteguna

Azken ordukoak

Leherketa batek kalte handiak eragin ditu bart Legorretako etxe batean

2006-03-16 | 11:20:58

Leherketa batek kalte handiak eragin ditu bart Legorretako etxe batean

Antza denez galdara batek egin zuen eztanda, gaueko 22:15 inguruan

Atzo gaueko 22:15ean sutea piztu zen Legorretako eraikin batean. Ordu horretan leherketa baten eztanda entzun zen, eta sugar handiak atera ziren berehala, trenbidearen alboko etxebizitza bloke batean. Lehen aztarnen arabera, galdara bat izan zen leherketaren sorburua.

Ez du erantzunik

2005-09-13 | 12:53:10

Legorretako ezbeharrean segurtasun akats larriak izan zirela uste du Osalanek

Atzo Legorretan (Gipuzkoa) bi langileren heriotza eragin zuen istripuan "segurtasun hutsegite nabariak" izan zirela uste du Osalan Jaurlaritzako Lan Segurtasunerako Institutuak. Ignacio Murgia erakunde horretako zuzendariak agertu duenez, lehendabiziko ikerketen arabera, bi beharginak lanean ari ziren lubakia ez zegoen behar bezala zurkaiztuta. ELA, LAB, ESK eta EILAS sindikatuek elkarretaratzea egin dute eguerdian ezbeharra jazo zen lekuan. CCOOk eta UGTk beren aldetik egin dute protesta. Urtea hasi zenetik 66 lagun hil dira lan ezbeharretan Hego Euskal Herrian.

Ez du erantzunik

2005-09-12 | 15:40:07

Legorretan zauritutako bigarren langilea ere hil egin da

Lur-jausi batek harrapatu ditu eguerdian bi langile, lanean ari zirela

Legorretan gaur eguerdian izan den lan istripuan zauritu den bigarren langilea ere hil egin da, arratsaldeko lehenengo orduan. Lurperatuta geratu ostean 37 urteko langile bat berehala zendu da, eta 53 urteko beste langile bat, donostiarra, zaurituta eraman dute Tolosako Asuncion erietxera. Zauritutakoa arratsaldean hil da.

Ez du erantzunik

2005-07-11 | 19:56:05

Enpresetan lapurreta egiten zuen talde bat atzeman du Ertzaintzak

Goierriko zenbait denda eta lantegitan egin ditu taldeak lapurretak

Iragan astean atxilotu zituen Ertzaintzak taldea osatzen zuten kideak Legorretan. Bi kide uztailaren 7an atzeman zituzten; beste hiruk ihes egitea lortu zuten, Oria ibaira salto eginda. Legorretako okindegi batean eta elkarte batean lapurtzeko saiakeran ari ziren gaizkile taldeko kideak.

Ez du erantzunik

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.