Edukira joan

Goierriko Hitza

Legorreta
2008ko maiatzak 18, Igandea

Azken ordukoak

Manuel Garmendia ’Korta’ zena omendu dute Legorretan

2008-04-19 | 16:45:21

Manuel Garmendia 'Korta' zena omendu dute Legorretan

Aste honetan bete dira 22 urte Guardia Zibilak hil zuela eta gaur bere jaiotetxean plaka jarri dute

Legorretako Kortatu baserrian omenaldia egin diote gaur eguerdian Manuel Garmendia Korta zenari. Aste honetan bete dira 22 urte Guardia Zibilak Beran (Nafarroa) hil egin zuela, han izandako tiroketa batean. Gaurko omenaldian legorretar ugari inguratu da bere jaioterrira, tartean, Pako Eskitxabel zegoen, Korta zenaren kide izandakoa eta Legorretako preso ohia. Eskitxabelek hitz batzuk egin zituen Kortatu baserriko semea gogoraraziz eta harekin bizitako pasarte batzuk kontatu dizkie bertan bildutakoei. Bestalde, Manuel Garmendia Korta ren arrebari krabelin gorria eman diote omenaldian. Haren ondoan izan da baita ere orain dela egun batzuk hil zen Patxi Otaegi Xestero iheslari politikoaren iloba, osabaren argazkia eskuetan zuela. Hari ere eman diote krabelin gorria. Manuel Garmendiaren omenez plaka bat jarri zuten baserrian.

Ez du erantzunik

Legorretako lantegira aldatu nahi du bere planta Amaroz papertegi tolosarrak

2008-04-17 | 11:53:27

Legorretako lantegira aldatu nahi du bere planta Amaroz papertegi tolosarrak

Operazioak Tolosako Udalaren, Aldundiaren eta Jaurlaritzaren babesa du

Legorretako papertegia itxi zutenetik bi urte betetzear daudenean, Tolosako Amaroz S.A. papertegiak lantegia lekuz aldatzeko asmoa agertu du. Tolosako planta birkalifikatu eta etxeak egingo dituzte, Tolosako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Bitartean, hilaren 24an egingo den enkantean, Amaroz S.A. enpresak Legorretako lantegia erosteko asmoa du. Enkanteko irteera prezioa 14 milioi eurotan jarri dute, baina enpresak %30a ordaindu beharko du momentuz. Tolosako Amaroz enpresa ez dago egoera ekonomikorik onenean. Operazio honekin ordea, lau urtean bere produkzioa bikoiztea eta beste hamabost langile kontratatzea espero du.

Ez du erantzunik

Omenaldi beroa egin diote Patxi Otaegiri Legorretan

2008-04-07 | 12:09:38

Omenaldi beroa egin diote Patxi Otaegiri Legorretan

Bere "abertzaletasuna, tinkotasuna eta jatortasuna" nabarmendu dituzte

Pasa den astean hil zen Patxi Otaegi iheslari politikoari omenaldia egin zioten atzo Legorretan. Txalaparta eta irrintzi doinuekin hasi zen ekitaldia, eta herritar ugari bildu zen plazan. Besteak beste, Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideek eta hainbat herritarrek parte hartu zuten ekitaldian. Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboko kideek idatzitako gutun bat ere irakurri zuten. Bertan, Otaegiren "abertzaletasuna, tinkotasuna eta jatortasuna" nabarmendu zituzten. Atzoko ekitaldian, iheslari politikoek "Euskal Herrian libre bizitzeko duten eskubidea" defendatu zuten.

2 erantzun

2008-04-04 | 16:03:27

PPk eta AVTk Otaegiren omenaldia debekatzeko eskatu dute

Otaegi "ETAren kolaboratzailea" zela eta, ekitaldia bertan behera uzteko eskatu diote Espainiako Gobernuaren Delegatuari

Patxi Otaegi iheslari politikoari Legorretan egingo dioten omenaldia debekatzeko eskatu du AVT biktimen elkarteak. Beraien hitzetan, Otaegi "ETAren kolaboratzailea" baitzen. Gainera, ekitaldia Askatasunak antolatu duela dio, eta hau, "ETAren erakunde ilegal bat" dela azaldu du. Bere aldetik, PPko legebiltzarkidea den Carlos Urquijok ere, omenaldia debekatu dezala eskatu zion atzo Eusko Jaurlaritzaren herrizaingo sailari.

Erantzun 1

Legorretako AAMk Patxi Otaegi iheslari politikoa omenduko du igandean

2008-04-03 | 13:47:12

Legorretako AAMk Patxi Otaegi iheslari politikoa omenduko du igandean

Aste honetan hil da 87 urteko legorretarra, Lapurdin

Hogeita zazpi urte ihesean egin ondoren, aste honetan hil da Patxi Otaegi euskal iheslari politikoa. Jaiotzez beizamarra bazen ere, gazte gaztetatik bizi izan zen Legorretan, eta 'Xestero' ezizenez ezagutzen zuten denek. Legorretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak atzo jakinarazi zuenez, igande eguerdiko 12:30ean, omenaldia egingo diote herriko plazan. Prentsaurreko agerraldian azaldu zutenez, Otaegik "bizi osoa Euskal Herri aske eta justuago baten alde borrokan" eman zuen, eta orain, "merezitako azken agurra" eman nahi diote. AAMk, "kolektibo honetako kideek azken hamarkadetan estatuen jazarpena eta pertsekuzioa" bizi izan dutela salatu zuten, eta "euskal iheslari politikoek Euskal Herrian eta aske bizitzeko duten eskubidea" aldarrikatu zuten.

2 erantzun

Patxi Otaegi iheslari legorretarra hil da

2008-03-31 | 18:38:11

Patxi Otaegi iheslari legorretarra hil da

Legorretako iheslariak urte asko zeraman Lapurdin bizitzen

Patxi Otaegi Iturriza Legorretako iheslari politikoa gaur goizean hil da, Askatasunak jakinarazi duenez. Bihotzekoak jota zendu da, eta azkenaldian bere osasun egoerak okerrera egin zuen. 87 urte zituen Otaegik. Beizamakoa (Gipuzkoa) jaiotzez, gaztetan joan zen Legorretara bizitzera. Urte asko zeraman herritik kanpo.

Erantzun 1

Auto ilada luzeak eragin ditu Legorretako istripuak

2008-02-25 | 09:53:14

Auto ilada luzeak eragin ditu Legorretako istripuak

Kamioi batek zama galdu du N-1 errepidean

Gaur goizeko 9:00ak aldean, kamioi batek zama galdu du N-1 errepidean, Legorreta parean. Ezbeharraren ondorioz, auto ilada luzeak sortu dira Donostiako norabidean. Ilada hauek, Ordiziaraino iristen dira. Ertzaintzak errail bat iriki du, eta poliki bada ere, trafikoa bideratzen ari dira.

Ez du erantzunik

2008-01-02 | 11:24:36

Unai Garmendia pilotari profesional bihurtuko da gaur

Frontis enpresarekin bi urterako kontratua sinatuko du legorretarrak

Goierrik beste pilotari profesional bat izango du gaurtik aurrera: Unai Garmendia legorretarra. Bi urterako kontratua gaur sinatuko du Garmendiak Frontis enpresarekin, eta urtarrilaren 13an egingo du debuta Amezketan.

3 erantzun

Agenda

Ikastaroa

Makillaje ikastaroa
ORDIZIA, Ordiziako Gaztelekuan - 2008-05-15

Ikastaroa

"Sukaldaritza osasuntsua" ikastaroa
ORDIZIA, Goierri Lanbide Eskolan - 2008-05-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

Bat-batean

Datua

1.108

mendizale. Iņaki Beitiaren omenezko mendi martxan parte hartu duten lagun kopurua. Horietatik 312 emakumeak izan dira, eta 796 gizonak. Hitza

Irudia

Aralarko larreen irekiera

Aralarko larreen irekiera

Joan den maiatzaren lehenean zabaldu zituzten Aralarko larreak. Dozenaka behi eta behor buru mendian larratuko dira udazkena iritsi bitarte. Ardiak, berriz, beranduxeago joango dira goiko larreetara. Larraitzen festa jendetsua egin zuten larreen irekiera ospatzeko. Hitza

Eztabaidak

Goierri

Bidegorriak

Gero eta herri gehiagotan ari dira Bidegorriak egiten. Goierrin ere gero eta sare zabalagoa dago. Erabiltzen al dituzu Bidegorriak? Zure ustez erabilpen egokia ematen al zaie?

Jasotako azken mezua:

Aitor | 2008-04-21

Bidegorriak egiteko errepideak estutu dituzte. Bizikletan joateko oso gaizki geratu dira. Bidegorria...(+)

Inkestak

Goierri

Etxebizitzaren arazoa konpontzeko zein da irtenbidea?

Babes ofizialeko etxebizitzak    Etxebizitza tasatuak    Alokairua bultzatzea    Beste bideren bat   

 

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.